Teknikak

MALGUKIDUN MAKINA AUTONOMOAK

Makina autonomo hauek oso eraginkorrak dira etxebizitzetako eta enpresa txikietako hoditeriak libratzeko.

Alegia, oso egokiak dira buxadura txikiak libratzeko (esaterako: xaboia, karea, zelulosak eta objektuak pilatzen diren kasuetarako). Izan ere, makina hauek tabikeak eta paretak zulatu behar ez izateko diseinatuta daude, hain zuzen ere, etxebizitzan ahalik eta kalterik txikiena eragite aldera eta lana azkar egin ahal izateko. Hitz batez esanda: arazo larriak azkar konpontzeko balio dute, besteak beste: konketak, sifoi potoak, bidetak, bainuontziak, harraskak, aire girotuak, eta abar libratzeko. Eta, jakina, makina garbiak eta ekologikoak dira, gure gainontzeko zerbitzu guztietan bezala, kasu honetan ere ura besterik erabiltzen ez baitugu.

PRESIO BIDEZKO MAKINAK

Ekipo mardulak eta trinkoak dira, hoditeriak, hustubideak eta estolderiak garbitzeko gaitasun handia dutenak.

Teknologia honek potentzia handiko ponpak erabiltzen ditu presiopeko ura botatzeko. Hainbat gauzatarako erabiltzen dira, besteren artean, hoditerietan eta fatxadetan pilatutako zikinkeria garbitzeko. Garbiketa eraginkorra egiten dute inolako kalterik eragin gabe.

Teknologia hau ere garbia da, alegia, gure gainontzeko zerbitzuetan bezala, makina hauek ez dute inolako produktu kimikorik erabiltzen. Horrexegatik, oso teknologia aproposa da bai ingurumena zaintzeko, baita gure langile eta bezeroen osasuna zaintzeko ere.

TB KAMERAK

Hoditeriaren barne egoera ikusi eta grabatzeko TB kamerak.

Azken belaunaldiko gailu modernoak; diagnostiko zehatza egiteko aproposak.

Zerbitzu honi esker traba egiten duten objektuak zehaztasun handiz ikus ditzakegu, eta horrez gain, hustubideen barne egoera zein den eta irregulartasunik badagoen ere ikus dezakegu (hausturak, pitzadurak, obretako hondakinak, sustraiak...).

Makina eraginkorra da, baina sinplea eta erosoa aldi berean; kaltetutako eremuan zulo txiki bat egitea nahikoa da arazoa konpontzeko.

Azken batean, arazoa azkarrago identifikatzea eta denbora aurreztea da helburua.

KUTXATILAK AURKITZEKO SISTEMAK

Ezkutuko kutxatilak aurkitzeko sistema modernoak.

Batzuetan zaila izaten da buxadura bat, lur jotze bat, ezkutuko kutxatila bat zehazki non dagoen esaten (saneamenduan izaten diren arazorik ohikoenetariko batzuk aipatzearren). Ekipo honekin haizebide berezi bat jartzen dugu presio handiko tutu malguan eta igorgailua hoditeriaren barnean sartzen dugu. Hargailuari esker, zehatz-mehatz jakin dezakegu PVCz edo burdinez egindako hoditerietan igorgailua non eta zenbateko sakoneran dagoen.

Behin arazoa atzeman eta gero, konpontzea lan erraza da. Sistema honi esker, denbora eta dirua aurreztuko duzu, baita zure etxebizitzan, lokalean edo beste toki batzuetan sor litezkeen kalteak murriztu ere.

ERRETENEN GARBIKETA

Azken belaunaldiko metodo ekologikoak erabiltzen ditugu, erretenek denbora luzez garbi iraun dezaten.

Ezinbestekoa da erretenak garbitzea eta ongi mantentzea zure etxebizitza egoera onean mantendu ahal izateko. Izan ere, eta tamalez, erretenek ura biltzeaz gain, hostoak, adarrak, lurra eta abar ere biltzen baitituzte.

Hondakin horiek uraren zirkulazioa oztopatzen dute eta konponbide erraza duten arazoak sortzen dituzte.