Nortzuk gara?

Desciegues el Tapón familiarteko enpresa bat da, buxadurak libratzen eta horiekin lotutako garbiketa lanak egiten 20 urteko esperientzia duena.

Alor honetan lortu dugun arrakastaren arrazoiak puntualtasuna, profesionaltasuna eta seriotasuna dira, eta beste enpresekiko desberdintzen gaituena prezioa da, inongo zalantzarik gabe.

Gure langileek arazoak konpontzeko gaitasun eta prestakuntza osoa dute, baita eskarmentu handia ere.

Konpromisoa eta bezeroekiko gertuko harremana mantentzen dugu.

Bestalde, gure ezaugarrien artean aipatzekoa da ingurumenarekiko arduraz jokatzen dugula, eta horrexegatik, hain zuzen ere, ez dugu produktu urratzailerik ezta azidorik ere erabiltzen. Egin beharreko lana modurik garbi eta higienikoenean egiten dugu, lurrarekiko dugun konpromisoarekin bat etorriz.