DESCIEGUES EL TAPÓN, SEKTOREAN 20 URTEKO ESPERIENTZIA
DUEN FAMILIARTEKO ENPRESA BAT.

  • desciegues el tapon 1

    Zure komuna beti

    garbi

  • desciegues el tapon 2

    Buxaderak

    libratzeko lanak

  • desciegues el tapon 3

    Zure sukaldea

    beti

    erabilgarri

  • desciegues el tapon 4

    Prezio

    leihakorrak, punta-puntako zerbitzua

Desciegues el Tapón, especialistas en desciegues, desatascos, inspección de tuberías, localización de arquetas, y limpieza de canalones.

NABARMENTZEKOAK

Buxadurak libratzeko zerbitzua

Buxadurak libratzeko punta-puntako zerbitzua eskaintzen dugu, neurriko prezioan.

TB kamera eta bilagailua sistemak

Ezkutuko kutxatilak aurkitzeko sistemak eta hoditeriak ikusi eta grabatzeko TB kamerak.

Erreten garbiketa azkarra eta ekonomikoa

Azken belaunaldiko metodo profesional eta iraunkorrak.

LAN BERRIAK

Portfolio three

Piscina

Descripción en un par de palabras: 
Piscina
Leer más

Bar Las Caballerizas

Descripción en un par de palabras: 
Bar Las Caballerizas
Leer más

Caballo blanco

Descripción en un par de palabras: 
Bar
Leer más
JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Ezaugarriak

  • Esperientzia

    Esperientzia, puntualtasuna, bezeroak laguntzeko prestutasuna eta ingurumenarekiko konpromisoa dira gure enpresaren ezaugarri nagusiak. Eta, hain zuzen ere, ingurumenarekiko dugun konpromiso hori berreste aldera, ez dugu azidorik edo bestelako osagai kaltegarririk erabiltzen.
  • 24 orduko zerbitzua

    Zerbitzua 24 orduz eskaintzen dugu, asteko 7 egunetan eta urteko egun guztietan.
  • Prezioak

    Buxadurak libratzeko punta-puntako zerbitzua eskaintzen dugu oso prezio lehiakorretan. Aurrekontua eskatu nahi baduzu, ez egin zalantzarik eta jar zaitez gurekin harremanetan.

Datuak

Desciegues el tapón
Nafarroa
Iruña
Remiro de Goñi 28
C.P.: 31009
Mv.: 659 777 511
Tlf.: 948 18 77 00
FAX: 948 18 77 00

Bezeroak

  • Ostiral bat zen eta lanez gainezka geunden. Burua garbitzeko konketa bat buxatu egin zen eta ezinbestekoa genuen lehenbailehen arazoa konpontzea. Oso pozik geratu ginen, gurea bezain presazkoa ez zen beste lan batzuk utzi eta gure arazoari lehentasuna eman ziotelako. Eskertzekoa da hain azkar eta profesionaltasunez egin izana.
    - www.peluqueriaspamplona.com
  • Gu, bizilagunen elkarteetako administratzaile gisa, haien esanetara gaude beti, eta, beraz, bezeroen beharrei azkar erantzungo dieten gremioekin lan egitea gustatzen zaigu. Alde horretatik, Desciegues el Tapón enpresak gure espektatibak betetzen ditu; izan ere, buxadurak dira bezeroek maizenik izaten duten arazoetako bat, eta enpresa honek konponbide erraza ematen die. Gure kudeaketa lana eraginkortasunik handienaz egiten saiatzen gara, eta horretarako, profesionalik onenekin aritzen gara elkarlanean.
    - Asiain Administradores de Fincas y Asesores S.L.
  • Nire lanean dena garbi edukitzea gustatzen zait beti, bezeroak maiz etortzen baitira estudiora, eta haiek ongi zaintzea gustatzen zait, zentzu guztietan. Hori dela eta, urte osoko mantentze lanetarako kontratu bat dut Desciegues el Tapón enpresarekin. Ederki funtzionatzen dute, eta, gainera, gerta litezkeen ezusteko gogaikarriak ere barne hartzen ditu kontratuak.
    - www.binarioestudio.com
  • Ez da erraza izaten iturgin on bat aurkitzea, eta are gutxiago behar duzun momentuan bertan bertaratzea. Etxeko garajeko kutxatilan buxadura bat izan genuen, eta azkar eta prezio onean libratu ziguten; prezioa kontuan hartu beharreko zerbait baita bizi dugun garaiotan... Oso pozik geratu ginen. Gomendatzekoa.
    - Celia Legaz Ibarrola
  • Guk urteak daramatzagu Desciegues el Tapón enpresarekin lanean, gure arazoei konponbidea ematen dietelako beti. Ostalaritzako profesionalak garen heinean, bezeroen esanetara gaude, eta ezin dugu lokala ordu luzez itxita eduki. Zentzu horretan, Desciegues el Tapón enpresak oso azkar eta modu eraginkorrean konpontzen ditu arazoak.
    - Mesón del Caballo blanco - Zaldi zuria